Erlojua

2015(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena



INDUSTRI IRAULTZA


Industria Iraultzarekin  besterik ez gara hasi, hona hemen gelan ikusi dugun bideoa.




2015(e)ko apirilaren 27(a), astelehena



NEOLITOA

Gaur Neolitoari buruz hitzegiten hasi gara, ardatz kronologikoa aztertu eta hainbat 

informazio irakurri ondoren, solasaldi bat sortu dugu.

Hona hemen, gelan ikusi ditugun aurkezpenak eta baita, filma laburra ere.







NEOLITO GARAIA


2015(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena




LIBURUAREN EGUNA

Apirilak 23, Liburuaren eguna ospatzen da. Hori dela eta, gelakoak Mari Jose eta Vanesaren laguntzarekin, Miguel de Cervantes-en Don Quijote De La Mancha ipuinaren hainbat pasarte irakurri ditugu katean. 

Hona hemen saio horren argazki bilduma.


2015(e)ko apirilaren 21(a), asteartea




PLANO INKLINATUA: Arrapala eta Ziria.



Plano inklinatua bi maila ezberdin lotzeko erabiltzen den aldapatxoa da, bi modutan ezagutzen dugu: bata da arrapala eta bestea ziria.
 






Objektu astunak arrastaka igotzeko edo jaisteko balio du. Lan handiagoa da gurditxoa bertikalki jasotzea, malda txikiko arrapalan gora bultzaka eramatea baino. Baina, halere, arrapalan gora indarrean irabazten dena ibilbidean galtzen da, zuzenean altxatuta baino ibilbide luzeagoa egin behar baita.
  

Gauza bat arrapalan gora igo ordez, arrapala berbera sartzen badugu gauza horren azpian ziria izena hartzen du. Horixe da, hain zuzen ere, ziriaren egitekoa eta berorren printzipioa erreminta askotan aplikatzen da, hala nola aizkoran eta zizelean.








Aspalditik ezagutzen da plano inklinatuaren printzipioa. Arrapalei esker egiptiarrek piramideak eta tenpluak eraikitzea lortu zuten. Ordutik hona plano inklinatuak erabilpen ugari izan ditu: giltzarrapoa, moztailea, goldea eta kremailera, besteak beste.



2015(e)ko apirilaren 16(a), osteguna


PALANKAK


Gero eta zama euste puntutik gertuago indar gutxiago egin behar da.

LEHENENGO MAILAKO PALANKAK: 

Lehenengo mailako palankak euste puntua erdian dutenak dira.Indar gehiago egiteko erabiltzen dugu.




BIGARREN MAILAKO PALANKAK 
Bigarren mailako palankak dira erresistentzia erdian dutenakn eta indar gehiago egiteko erabiltzen ditugu.



HIRUGARREN MAILAKO PALANKAK:
Hirugarren mailako palankak dira potentzia erdian dutenak.Hau,da indar gutxiago egiteko erabiltzen da.





Hona hemen beste palanka batzuk.



MAKINAK

Gaur makinekin lanean hasi gara, sarean aurkezpen hau topatu dut eta zuentzat egokia iruditu zait.





2015(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena


KURTSO BUKAERAKO JAIALDIRAKO ABESTIA



Hona hemen gelan aukeratu dugun abestia





BIKOTE EDO HIRUKOTEAN LAN EGITEN


Atzo gelan azaldu genuen bezala, gai honetako proiektua, asmakari bati buruzko power point bat egitea izango da.


  • Lehenik, asmakaria aukeratu eta ondoren, honi buruzko informazioa bilatu beharko dezute.

Informazioa bilatu ahal izateko, hemen uzten dizkizuet helbide batzuk bainan, gehiago ere erabili ditzakezute.
(klikatu irudiaren gainean)


  • Ondoren, bilatutako informazioa antolatu eta power pointe-an islatu aurkezpena egiteko.

                       



Lana eginez goaz aurrera


Txanelako liburuxka berriarekin hasi gara. Makinak eta aurrerapen teknologikoei buruz hitzegiteazgain, Industri Iraultzan murgilduko gara.



Goazen hasteraa......



Nolakoa da gure unibertsoa?

Nolakoa da gure unibertsoa?
Unibertso mugagabea